Hasta perderse (Idioma original: Euskera)
Cuento corto premiado en el concurso literario Alberto Etxeberria, en el colegio Aldapeta Maria Ikastetxea. Escrito en vasco.
Galdu arte
Txikia nintzen une hartan eta mundua zoragarria zela uste nuen, baina bizitza zailagoa da. Orain dena ulertzeko asmoa dut, eta gauza baten bila noa: otso bat. Ez duzu ulertuko oraindik, eta ulergarria da ori, istorioa ez duzuelako entzun ala irakurri. Emen doa den-dena:
Txikitan, kanpora atera nintzen, jolastera. Bost urte nituen orduan, eta dena ez zen ulergarria neuretzat. Jolasten nengoen, belarraren gainean. Lasai-lasai, eta soinu bat entzun nuen. Soinu eder bat, hain ederra izanda, mundu berri batera bidaiatzeko boterea zeneukala dirudi zuen. Ez duzue ondo ulertuko, hitzetan oso alferra irudiko duelako, baina oso erraza bait da ulertzea entzun duzuenean. Aurrera begiratu nuen, eta nire begiak ikusitakoa ez dute inoiz sinetsi, nik bai ordea. Otso zuri bat ikusi nuen. Zuria, elurra baina zuriago, eta txuria den guztia baina zuriago gainera. Otsoa nire aurrean jarri zen, niri begiratzen soinurik egin gabe. Gertutik lau miloi aldiz politagoa zelako harritu nintzen ni. Otsoa niregana gerturatu zen, eta nik beldurrik gabe hortxe gelditu nintzen, geldik. Otsoa ikutzeko irrikaz negoen, baina modu batera ala bestera, ez nuen ukitu nahi berak utzi gabe. Bat-batean otsoa gelditu zen, belarriak goraka jarri zituen zerbait entzuteko nahian edo zerbait entzun zuelako(nik ez nuen ezer entzun, otsoak oso belarri fina dutelako).Eta etxearen atetik nire gurasoak atera ziren, baina ez zuk espero moduan (oso ona irudituko zitzaidan horrela izatea, baina nire gurasoak desberdinak dira)ez, pistolekin. Nire gurasoak ehiztariak dira, eta ez dute naturaz gozatzen ni bezala. Kontrakoa, natura nitik islatu nahi zuten. Nire amak pistola prestatu zuen, eta aitak bere partez prest. Otsoa uxatu zuten, eta or konturatu nintzenerako, oso berandu zen. Nire bihotzaren erdia otsoarekin joan zela, eta mundua beltza baina beltzagoa egin zitzaidan. Otsoan bakarrik nuen arreta. Hamabi urte ditut eta egiten ditu pare bat egun, markatu hau : Pare bat egun etxetik ihes egin nuen. Bai ihes, baina plan bat nuen buruan, etxetik kanpo egingo nuen korrika basora iristeko. Zergatik ihes etxetik? Otsoa aurkitzera nioan, nire poza berreskuratzeko. Oso berandu iritsiko nintzela pentsatzen nuen, baina zer uste? Urte asko izan dira! Ia 10 urte izan dira, baina gogoratzen naiz atzo izan balitz bezala. Nolakoa izango da otsoa gaur egun? Polita? Zaharra? Ala hilda dago orain? Horrelako galderak egiten nituen egun hartan. Eta oraindik galdetzen ditut, ez bait dut otsoa aurkitu. Nire bihotzaren beste zatia erez ta. Etxetik ateratzekoan, arazo bat izan nuen planean.
Etxetikan atera nintzen egunean, gurasoekin topatu nintzen. “zer egiten hari zara etxetik kanpo?” Galdetu zidan aitak. Gezurtia ez naizenez, egia esan nuen:” urrutira noa, otso baten bila”. “Otso bat?” Galdetu zuen aitak, “ Bai otso bat, eta badakizu ze otso den. Txuria, gogoratzen zara.” “ Ez” Erantzun zidan “ ba bai, ez egon gezurretan zure buruarekin GALDU ARTE BILLATUKO DUT!!!” Eta bere erantzuna itxaron gabe, korrika joan nintzen, oso urrutira.
Orain emen nago, otsoaren bila, baina errazagoa izango da dena ulertzea non eta noiz nagoen jakitean. Noiz ez dakit, egitan, baina non bai, basoan. Aber, orain hegan egiten nago, nola? Hortxe doa:
Basoa kanpotik barrura eta barrutik kanpora zeharkatu nuela uste zuten nire hanka gaixoak. Korrika egon bait nintzen egun osoa, eta gauaren zati bat ere (zuhaitzekin ez zen zerua asko ikusten.) Azkenean, zuhaitzen artean, zulo batetik, zerua ikusten zen. Iluna, beltza, izarrez beteta, izarrez beteta? Bai, ez dut inoiz hainbeste izarrik ikusi. Baina imajinatu zeruan borobil bat dagoela. Txikia eta urruti, bi zentimetrokoa, ba or, gutxienez lau izar sartzen ziren. Beno ba, segiko dugu istorioarekin. Nire haurrean kobazulo bat zegoen, eta or hartu nuen lo. Ez da oso dibertigarria izaten kobazulo baten lo egitea, baina ezer baino hobeagoa zen. Esnatu nintzenean kobazulo barruan negoen gustura… Ez. Bueno, gustura bai, baina ez kobazuloan… grisa zen zerbaiten gainean negoen. Batek arroka baten gainean nengoela esango luke, eta beste batek hipopotamo baten gainean nengoela usteko du, baina erantzuna harritu al dizu. Animali baten gainean nengoen. Hipopotamo batean ez, “Shan” batean. Zer da “Shan” bat? Nik jarri diot izen ori. Ba animali bat bai, dinosauro bat bezalakoa. Ezagutzen al duzu diplodoko bat? Diplodokus erderaz. Ba horri hankak kendu eta hegalak jarri (hegalak arrainenak dira). Bale, orain lepoan arantzak jarri ezazu, ondo goaz, bale orain burua txikia eta leuna da. Eginda! Orain “Shan” batean negoen hegan egiten. Baina ez negoen bakarrik… beste zerbait zegoen, edo hobeto esanda, norbait.
Bai, hegan egiten nago, norbaitekin. Oraindik gaua da, eta pertsona edo animaliaren silueta ez dut oso ondo antzematen. Otsoa ez dut ikuzten oraindik, eta ez dakit zein den nire haurrean dagoena…
Nire haurrean zegoena mugitu zenean, ni negoen tokira begiratu zuen, baina ez zuen begirik. Hobeto esanda ez zuen aurpegirik ere ez! Jertse bat zuen jantzita, eta txanoa jarrita zuen. Txanotik barrura begiratzen duzunean, aurpegirik ez da ikuzten, iluntasuna baizik. Izakiak, txanoa kendu zuen, eta or, txanoa kendu zuena ez zen pertsona bat, animali bat baizik. Suge bat.
-Zzzerren bila zzzoaz?-
-Otso baten bila noa- esan nuen berari arraro xamar begiratzen.
-Sssss… Bai, otsoa, Txuria dena esssan nahi duzzzu?-
-Baiii… Nola dakizu?-
-Ha istorioa, noski:-
Eta istorioa kontatu zidan. Ordu t’erdi bateko istorioa izan zen, luze xamarra baino beno, ese eta zeta hizkietan askotan gelditzen zen hizki hori exageratzen ( Noski, suge bat zelako ). Horrexegatik kontatuko dizuet istorio hau, motzago eginda, noski:
-Hasieran, pertsona bat nintzen, zu bezala. Bai, pertsona bat nintzen. Pertsona nintzenean, bizitza behar den bezala ez nuen gozatzen. Ez, justu kontrakoa. Ez nuen benetako bizitza dastatu. Benetako boterea nahi nuen. Erregea atakatu nuen. Erregea izan nahi nuen, eta klaro, orain esango duzu -BAINA ERREGEA ILTZEN BADUZU, ERREGEAREN ANAIA, ARREBA EDO UMEA IZANGO ZEN ERREGE, EZTA? Eta bai, baina NI naiz ondorengoa. Erregea iltzeko nahian nengoen bitartean, konturatu gabe jainkoa begiratzen ari zen. Urte batzuk beranduago, hil nintzenean, jainkoarekin topatu nintzen. Jainkoak nire jokaera ikusi ondoren, ideia bat izan zuen. Bizitzera bidali zidan, eta bizitza artan suge bat bezala bizitzera bidali zidan. Horrela ikasi nuen neukanarekin bizitzera. Jainkoak aldaketa susmatu zuen, eta paradisura bueltatzeko aukera eman zidan. Aukera zaila zen. Azkenean, erantzun bat eman beharko nuela jakiten erantzun nuen: -ez- zaila izan zen hori esatea, baina orain bizitzaz apropos den bezala gozatu nahi dut.-
Sugea eta nik begirada luze bat egin genuen. Sugeak lurrera begiratu zuen, milaka metro bera.
-Iritxi gara. Bai, ussste dut.-
Behera begiratu nuen, eta izar bat bezain distiratsua zen argi bat ikusi nuen. Jeisten hasi zen “Shana”. Argia baina piska bat urrutiago gelditu ginen.
-Aurrera!- Esan zidan sugeak. Aurrera jarraitu nuen. Sugeari eskerrak eman nizkion eta ibiltzen jarraitu nuen. Shana eta sugea hegan egiten joan ziren, eta bakarrik gelditu nintzen. Ibiltzen joan nintzen neurrian, argia geroz eta garbiago eta lehunago ikusten zen. Aurrera, aurrera, aurrera, aurrera… Horrela joaten hari nintzen. Eta azkenean, minutu batzuk geroago, (orduak agian) iritsi nintzen. Otsoa ikusi nuen, arroka baten gainean, gogoratzen nuena baina ederrago zegoen. Txuria, distiratsua, leuna… Oso polita zegoen otsoa. Ahoa irekita zuen soinu bat egiten. Beno, abesti bat. Ez dakit nola ulertzen nuen, baina ulertzen nuen esaten zuena:
Mundua gozatzeko denbora ez dago buruan,
baina bai munduan,
Munduko bihotza eskutan,
Eta gozatu denbora enborrean.
Hizkuntza desberdinetan hitz egiten,
Ingelesa erdera euskara bihotzean heltzen,
Ez baduzu mundua oso ondo ulertzen
Etorri zaitez honera eta hasi zaitez ikasten
_Seguraski bertso gehiago edo errima gehiago egingo zituen, ba_ina niri begiratu zidanean azkeneko esaldia esan zuen. Isilik geratu ginen biak, bata besteari begira; isilik. Otsoa oso ederra zegoen orain ere. Ilargiaren azpian, bere ilea zilarra bezain distiratsua zegoen, eta bere begi leun urdinak, niri begira zeuden. Otsoak keinu batekin egin zidan hurbiltzeko. Naturari buruz gehiago jakiten banuen, agian beldurra izango nuke orduan, baina momentu hartan ez.
-Desio bat emango dizut-
Esan zidan otsoak orain bai hitzegiten zuk edo nik egingo genukeen bezala.
- Ondo pentsatu bale?-
Hasierako desioa hau izan zen: Otsoarekin bizitza berri bat astea.
-Barkatu, baina ori ezin dut egin,- Esan zuen otsoak- bestela nire lana egiteaz bukatuko dut. Adibidez ideia on bat izan daiteke : gurasoekin bueltatzea…-
-INOIZ!!! Em, bueno, zurekin gelditu nahi dut, ez beraiekin…-esan nuen.
-Gurasoak itxaroten daude etxean, triste. Ez dakite bueltatuko zaren ala ez.-
Otsoari begiratu nion.
-Baina, ez naute etxean nahi.-
-Nork esan du ori?- Esan zidan otsoak nolabait lasai.
-Inork…-
-Orduan, etxera bueltatu eta ikusi beraien erreakzioa!!! – Gero ahotsa piska bat lasaitzen esan zuen:-Ni jainkoaren laguna naiz, jainkoak esan didanez, etxera bueltatzerakoan, espero ez zenuen zerbait aurkituko zenuela.
-Bale, baina hau zuretzat da otso.- Esan nuen- Etxera bueltatu nahi dut; hori da nire desioa. Baina itxoin!!!-
Otsoak jakinminez begiratu zidan.
-Hau zeuretzat da, nitaz gogoratzeko, bale?-Nire koilare bat eman nion eta otsoak otso bat eman al duen besarkada handiena eman zidan. Agurtu, eta momentuan etxean agertu nintzen, atean. Atea jotzeko prest negoen eta atea bat-batean nire aurrean ireki zen. Nire aita zen. Minutu bat begira gelditu ginen bata besteari.
-Etorri barrura mesedez- Esan zidan ilusioa izkutatu gabe.
Barrura sartu nintzenean, nire ama sofan eserita aurkitu nuen, zerbait heltzen, baina ez nuen ikusten zer. Azkenean jiratu zen txakur bat eskuetan helduta.
-Hemen, heldu ezazu- Esan zidan txakurtxoa nire eskuetara gerturatzen. Txuria zen eta otsoaz gogoratu zidan.
-Zergatik eman didazue hau?- Esan nuen pozik txakurrarengatik eta haserre lehenago ez abisatzeagatik .
-Ba gaur zure urtebetetzea delako.-
Galdera asko nituen, eta denetarik galdetu nuen. Azaldu zidatenez, txikiago nintzenean naturaren erlazioa nirekin ikusita, txakur bat erostea erabaki zuten. Ez zuten diru nahikorik, baina aurrezten hasi ziren. Txakurraren asuntoaz ni ez konturatzeko, naturatik aislatu egin izan behar zuten. Azken finean, otsoa beraien laguna zen, eta beraiei esan zien nik alde egitean, berak lagunduko zuela.
Leihotik begiratu nuen pozik, eta hor otsoa zegoen niri begira, pozik nire koilarearekin.
Reconocimientos
- Alberto Etxeberria